Garazi Sampedrok eta Gontzal Murgoitiok Espainiako Trail Txapelketa irabazi dute taldeka

Anboto 2022ko mai. 9a, 15:00
Emakumeen talde irabazlea, Garazi Sampedro eskuman dela.

Kataluniako Berga herrian lehiatu dute txapelketa.

Garazi Sampedro atxondarrak eta Gontzal Murgoitio elorriarrak federazioen arteko Espainiako Trail Txapelketa irabazi zuten zapatuan Kataluniako Berga herrian. 26 kilometrotan 1760 metroko desnibel positiboari aurre egin zioten parte hartzaileek.

Emakumeetan Sandra Alonsok, Onditz Iturbek, Ainara Uribarrik eta Garazi Sampedrok osatu zuten Euskadiko talde irabazlea. Alonsok lasterketa irabazi zuen eta Iturbe bigarren sailkatu zen. Uribarri eta Sampedro 16. eta 20. sailkatu ziren, hurrenez hurren. Kataluniak eta Valentziak osatu zuten podiuma.

23 urtez azpikoan Gontzal Murgoitio, Ibai Larrea eta Jon Baz hirukotea geratu zen txapeldun. Murgoitiok lasterketa irabazi zuen, Larrea hirugarren geratu zen eta Baz 17. tokian helmugaratu zen. Kasu honetan ere Kataluniak eta Valentziak osatu zuten podiuma.

Gontzal Murgoitio erdian, podiumeko koska nagusian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!