Astebetean 155 positibo berri atzeman dituzte Durangaldean

Maiatzaren 2tik maiatzaren 8ra 155 kutsatu detektatu dituzte Durangaldean. Horietatik 50 Durangon, 43 Zornotzan, 29 Elorrion, 20 Abadiñon, 5 Zaldibarren, hiruna Berrizen eta Iurretan eta 2 Atxondon. 

Astebetean 6.411 kutsatu berri detektatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 324 pertsona daude koronabirusaz ospitaleratuta. 8, Zainketa Intentsiboen Unitatean.

Durangaldeko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bitartez jaso gura dituzu? Hauek dira bi aukerak.

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @anbotokomunikabideak kanalera.