Eskola elikadura

Italiara joanak, hango jangelen kudeaketa ereduak ezagutzeko

Ekaitz Herrera 2022ko mai. 5a, 20:41

Gure Platera, Gure Aukera komunitateko delegazio batek Italiara bidaiatu du hango jangelen kudeaketa eredua ezagutzeko. Tartean da Alex Azpiri, Berton Bertokoa dinamikako kide atxondarra. Maiatzaren 8ra arte egongo dira han.

Eskoletako jangelak osasuntsuagoak izatea eta tokiko produktuekin prestatuta egotea. Horixe da Gure Platera, Gure Aukera dinamika hezitzailearen helburua. Eta helburu horri heltzeko asmoz, ordezkaritza batek Italiara bidaiatu du hango jangelen kudeaketa eredua bertatik bertara ezagutzeko. Tartean dago Alex Azpiri atxondarra. Berton Bertokoa dinamikako kidea. Azpirik jakinarazi duenez, topaketa-sorta horren lehenengo geldiunea Sesto Fiorentino herrian (Florentzia, Toscana) egin dute. "Eskualde honetako hainbat udalek jangelen kudeaketa publikoa egiten du. Sesto Fiorentinoko udal enpresak, adibidez, 7.000 menu ematen ditu egunero, bertako ekoizleen produktuekin", dio. Bigarren jardunaldia Siena hirian egingo dute. Foodinsider erakundeak berbaldiekin eta mahainguruekin osatutako jardunaldiak antolatu ditu, eta bertara joango dira Gure Platera, Gure Aukera komunitateko kideak. Azkenik, Erromara joango dira. Topaketa-sortari han emango diote bukaera, SlowFood mugimenduak antolatutako jardunaldietan parte hartuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!