Iurreta Lanbide Heziketako ikasleek auto elektrikoa erakutsiko dute Berdeago azokan

Jone Guenetxea 2022ko mai. 5a, 08:27

Iurretako Lanbide Heziketak postua ipiniko du Berdeago azokan. Iaz sortu zuten auto elektrikoa ikusgai ipiniko dute ikasleek.

Ibilgailu horregaz, iazko ekainean Bilboko Itsas Museoan egindako Euskelec auto elektrikoen txapelketan parte hartu zuen Iurreta Lanbide Heziketak, eta Euskadikoen artean lehenengo postua lortu zuten. 19 ikastetxek  parte hartu zuten Nerbioi itsasadarraren ondoan prestaturiko zirkuituan. 

Laugarren edizioko Euskelec 2021 txapelketa zenbait fasetan lehiatu zuten. Iker Mujika Akerra pilotuak Ielectric taldeko ikasleak gidatu zuen autoa. Ikasturtean zehar ikasleek irakasleekin batera egindako talde lanaren emaitzak fruitua emateaz gainera, erakusketa ikusgarria eskaini zuten auto bakoitzaren diseinu berezia erakutsita. Ikasleek boluntario talde honetan parte hartzeko aukera izaten dute urtero.

Precius Plastic
Bestalde, plastikozko botilak birziklatzeko makina ere ikusgai ipiniko dute. Ikasturte honetako auto elektrikoaren zati bat birziklaturiko material horregaz egin gura dutela aurreratu dute ikastetxeko arduradunek Precius Plastic proiektuaren barruan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!