[BIDEOA] UEUk 'Bekaduna' webgunea estreinatu du

Anboto 2022ko mai. 5a, 18:00

Bertan, Zuriñe Etxanobe iurretarrak, Ireide Arriolabengoa elorriarrak eta Mari Karmen Menika zornotzarrak bertan parte hartu dute. Udako Euskal Unibertsitateak 50 urte beteko ditu aurten, eta besteak beste, Bekaduna webseriea estreinatu dute sarean. 

"50.urteurrena modu desberdin batean ospatu nahi genuen. Askotan gisa honetako urteurrenak oso seriotik joaten dira, eta nahiz eta horrelakoak ere beharrezkoak diren, UEUren izaera alaia eta parte-hartzailea islatuko zuen zerbait egitea nahi genuen, zerbait ganberroagoa", azpimarratu du Idoia Torregarai UEUko komunikazio-arduradun eta proiektuaren koordinatzaileak. BIRA eta Hiru Damatxoko kideen laguntza eduki dute webseriea sortzeko, eta Torregarain berbetan The Office telesail ezagunean oinarritu dira. Mikel Irazusta eta UEUko lantaldeak egin dituzte aktore lanak. 

Asmoa, kapitulu berriak bi asterik behin argitaratzea da, UEUren youtube kanalaren bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!