Bizkarra abadiñarrarentzako eta Pagonabarraga durangarrarentzako lehenengo biderra izango da. Igor Elortza bertsolari durangarrak Txapelketa Nagusian abesteko aukera zuen, hala ere, 2017ko finalean jakinarazi zuen Elortzak ez zuela parte hartuko oraingoan.
Guztira, 42 bertsolari arituko dira kantuan Txapelketa Nagusian. Irailaren 24an hasiko dira txapelketako saioak Getxon (Bizkaia), eta abenduaren 18an izango da finala, Iruñeko Nafarroa Arenan.