Astebetean 143 positibo berri atzeman dituzte Durangaldean

Anboto 2022ko mai. 2a, 12:44

Apirilaren 25etik maiatzaren 1era 143 kutsatu detektatu dituzte Durangaldean. Horietatik 51 Durangon, 44 Zornotzan, 16 Elorrion, hamarna Abadiñon eta Berrizen, 4 Iurretan, 3 Zaldibarren, bina Mallabian eta Mañarian eta bat Garain. 

Astebetean 5474 kutsatu berri detektatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 317 pertsona daude koronabirusaz ospitaleratuta. 11, Zainketa Intentsiboen Unitatean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!