Konorte deitzen da taldearen lehen lana, eta hamar abestik osatzen dute; horietako batean kartzelan dagoen Pablo Hasel rap abeslariak parte hartu du. Grabaketa Silent Town Records egin dute.
Diskoa plataforma digital desberdinetan dago entzungai. Horrez gainera, hamar euroren truke formatu fisikoan eros daiteke Durangoko Amalur eta Txalaparta tabernetan.