Zaindu zerbitzuak erlaxazioa eta emozioak lantzeko ikastaroak eskainiko ditu maiatzean

Anboto 2022ko apirilaren 28a

Durangon, Abadiñon, Elorrion eta Berrizen eskainiko dituzte ikastaroak.

Mankomunitateko Zaindu zerbitzuak komunikazioari, erlaxazioari eta emozioak zaintzeari buruzko prestakuntza tailerrak eskainiko ditu maiatzean. Saioak arreta behar duten familiako kideak zaintzen dituztenentzat zuzenduta daude.

  • Zainketetako komunikazioari buruzko saioa maiatzaren 2an egingo dute Durangon. Elkartegian egingo dute, 17:00etan. 
  • Emozioen kudeaketari buruzkoa Abadiñoko Errota Kultur Etxean eskainiko dute maiatzaren 4an. 17:00etan izango da,
  • Berrizen bigarren saio bat egingo dute zainketetako komunikazioari buruz. Maiatzaren 13an izango da, 11:00etan, Kultur Etxean. 
  • Azkenik, erlaxazioari buruzko tailerra egongo da Elorrion, maiatzaren 23an. Iturri Kutur Etxean izango da, 17:00etan.

Saioetan parte hartzeko beharrezkoa da izena 946200546 / 680425764 telefono zenbakietan ematea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!