Gontzal Murgoitio nagusi mendiko lasterketen Espainiako Txapelketan, 23 urtez azpikoetan

Anboto 2022ko api. 24a, 19:55

Gontzal Murgoito erdian

Oihana Azkorbebeitia seigarren sailkatu da maratoi distantzian.

2022ko lineako mendi lasterketen Espainiako txapelketa jokatu da gaur Viveiro herrian, Galizian: XI. CAMOVI (Viveiroko mendietako mendi lasterketa). Bertan, promesen mailan, Gontzal Murgoitio korrikalari elorriarra nagusitu da (1.35.10) 21 kilometroko ibilbidean. Daniel Castillo izan da bigarrena (1.39.51) eta Javier Cabestre hirugarrena (1.40.26). Proba luzean, maratoi distantziakoan, Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarra seigarren sailkatu da (4.22.49). Patricia Pineda andaluziarrak irabazi du txapelketa (42 km) nesketan (4.04.48), eta Juan Jose Somohano asturiarrak mutiletan (3.37.48).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!