Astebetean 67 positibo berri atzeman dituzte Durangaldean

Anboto 2022ko api. 19a, 13:47

Apirilaren 11tik 18ra bitartean 67 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Durangaldean. Horietatik 22 Durangon, 20 Zornotzan, 9 Berrizen, 5 Iurretan, launa Abadiñon eta Elorrion, 2 Garain eta bat Zaldibarren.

Gaur egun 301 pertsona daude ospitaleratuta, euretako 14 ZIUn, Zainketa Intentsiboetako Unitatean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!