Durangaldeko Behargintzak 45 enpresa berri martxan ipintzen lagundu zuen iaz. 45 enpresa horiek 52 ekintzailek eratu zituzten, 17 gizonek eta 35 emakumek, eta zuzeneko 62 lanpostu sortzea ahalbidetu dute. Enpresa gehienak Durangon daude (22), eta ondoren Berriz (6), Iurreta (5) eta Abadiño (3) eta Elorrio (3) datoz. Gehienak pertsonei zerbitzuak ematen dizkieten enpresak dira (22), 13 saltoki, ostalaritzako 5 negozio, abeltzaintzako enpresa bat Elorrion eta industriako enpresa bat Iurretan. Gainera, Behargintzak enpresa-jarduera berriak martxan jartzeko 414 kontsultari erantzun zien iaz. Aholkularitza bila hurbildu diren pertsona gehienak 25-45 urtekoak izan dira. Bestalde, prestakuntzari dagokionez, iazenpresak sortzeko 90 ordu eman zituen, eta finkatze-fasean zentratutako 60 ordu; horietan 58 pertsonak eta lau enpresak hartu zuten parte.