Bizikleta egunak 250 ume batuko ditu domekan, Durangon

Joseba Derteano 2022ko api. 7a, 11:26

Durangaldeko Bizikleta eskolak eta Bizkaiko Txirrindularitza Federazioak dira antolatzaileak.

Bizkaiko txirrindulari eskoletako topaketa domekan, 10:30ean, hasiko da. Antolatzaileek 1,5 kilometroko zirkuitua antolatu dute Galtzareta eta Laubideta kaleen artean. Bertan 6-14 urte tarteko 250 ume inguruk parte hartu dute. Bestalde, Ezkurdi Plazan, txirrindularitzan hasiberriak direnentzako ginkana bat prestatuko dute askotariko jolasekin. Dagoeneko 50 ume baino gehiagok izena eman dute eskolak@febici.eus helbide elektronikoan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!