Maskarak derrigorra izateari utzi dio leku zarratu gehienetan

Anboto 2022ko api. 20a, 12:06

Ospitaleetan, garraio publikoan eta egoitzetan derrigorra izaten jarraituko du.

Tabernetan, supermerkatuetan zein dendetan ez da derrigorrez erabili beharko. Ezta hotel, landetxe, dantzaleku eta enparauetan ere. Espainiako gobernuak indargabetu egin du maskara eremu itxietan derrigorrez erabili behar zela zioen neurria. Baina hori bai. Badira salbuespenak, eta oraingoz, eremu batzuetan derrigor erabiltzen jarraitu beharko da. Derrrigorrez erabili beharko da garraio publikoan, egoitzetan eta osasun arloko eremuetan (anbulatorio, ospitale, botika). Lantokiei dagokienez, lantegi bakoitzeko arduradunek erabaki beharko dute maskararen erabilera zelan erregulatu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!