Astebetean 63 positibo berri atzeman dituzte Durangaldean

Anboto 2022ko api. 4a, 13:24

Orain arte astean birritan ematen zituzten datuak. Martxoaren 28tik baina ez dituzte datuak eman eta gaur astebeteko datuak kaleratu dituzte. 

Martxoaren 28tik apirilaren 3ra 63 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte eskualdean. Horietatik 19 Durangon, 15 Zornotzan, 10 Abadiñon, 6 Otxandion, 5 Berrizen 3 Elorrion, bina Iurretan eta Mallabian eta bat Atxondon. 

Astebetean 3222 kutsatu berri detektatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 130 pertsona daude koronabirusaz ospitaleratuta. 12, Zainketa Intentsiboen Unitatean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!