Arantza Zuluetari zazpi urte eta erdiko zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak; Jon Enparantzari lau urtekoa, Naia Zuriarraini hiru urte eta sei hilabetekoa, eta Iker Sarriegiri hiru urte eta egun batekoa. Erakunde terroristako kide izatea leporatzen diete hirurei.
2021eko uztailean hasi zen 13/13 epaiketa. Polizia operazioa, ostera, 2010eko apirilean egin zuten, eta presoen defentsan aritzen ziren 13 lagun atxilotu zituzten bertan, tartean, Saioa Agirre zornotzarra.