Bai, egia da, aurtengoa goiz pasatu da, lehenengo orduan. Oilarrentzat ere goizegi den ordutegi batean. Baina, aizue, txarto ala? Horixe du Korrikak. Ordua edozein izanda ere makina bat herritarrek egin duela bat AEKren jaiarekin. Korrikalaririk goiztiarrenak... eta gautxorienak topatu ditugu kalean.