[EGITARAUA]: Korrika txikiak Durangaldean

Anboto 2022ko martxoaren 31

Eskualdeko makina bat umek irtengo du bihar kalera Korrikaren alde arineketan egitera. Korrika Txikien hitzordu nagusiak gaur izango dira, baina lasterketek jarraipena izango dute datorren barikuan ere.

APIRILAK 1

ZALDIBAR

10:00etan Euskal Herria etorbidean hasi eta eskolan bukatu. Bukaeran Korrikaren irakurketa egingo dute. 

MALLABIA

15:00 Korrika txikia

ABADIÑO (ZELAIETA)

15:30 Zelaieta Herri Eskolan hasi, auzoan buelta eman eta Zelaieta Herri Eskolan bukatu. 

APIRILAK 5

ELORRIO

14:30etan Korrika Txikia abiatuko da plazatik

15:00etan diskofesta egongo da

APIRILAK 8

ZORNOTZA

10:30 Andra Mari Zornotzako Ikastolan hasi eta Zelaieta frontoian bukatu. Parte hartuko duten eskolak: Andra Mari Zornotzako Ikastola, Larrea Herri Eskola, Karmelo Ikastetxea eta Karmengo Ama Ikastetxea. 

IURRETA

11:00 Maiztegi Eskolan hasi eta Aita San Migel plazan bukatu. Parte hartuko duten eskolak Maiztegi Herri Eskola eta Orobiogoitia Institutua. 

DURANGO

15:00 Kurutziaga Ikastolan hasi eta Landako Gunean amaitu. Parte hartuko duten eskolak: Kurutziaga Ikastola, Nevers Ikastetxea, Zabalarra Eskola, San Antonio Ikastetxea, Jesuitak Durango Ikastetxea eta Landako Eskola.

ABADIÑO (TRAÑA-MATIENA)

15:30 Traña-Matienako eskolan hasi eta auzoan zehar ibili ondoren eskolan bukatu. 

BERRIZ

15:00 Zengotitabengoa kalean hasi eta Learreta Markina kalean bukatu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!