Korrikaren inguruko egitaraua, herriz herri

Anboto 2022ko mar. 30a, 17:01

Apirilaren 1ean pasako da Korrika Durangaldetik eta eskualdeko herrietan hainbat ekimen antolatu dituzte.

BERRIZ

Apirilak 1

07:40 Elorriotik Berrizera Ondo etorri Korrika 22!
Ondoren gosaldu nahi duenarentzat ia taberna guztiak zabalik!

15:00 Korrika Txikia BBKtik eskolara.

18:30 Diskorrika Festa Olakueta plazan.

DURANGO

Apirilak 1

Goizeko 6:00ak aldera gosari girotua! Korrika pasa ostean, Napar Txokoan (Kurutziagan)

ELORRIO

Apirilak 1

06:55 Atxondotik Ongi Etorri 22. Korrika

14:30 Korrika txikia plazatik hasita

15:00-17:00 Disko Txiki Dantza Festa plazan

19:00-20:30 Fanfarrixo taldea herriko kaleetatik zehar

MALLABIA

Apirilak 1

08:·36an Korrika 22 Mallabira heldu

15:00 Korrika txikia

16:00 Askaria guraso elkartearen eskutik eta ostean 'Baserriko porrusalda' haurrentzako ikuskizuna

Apirilak 3

Goizean, superigandea egingo dute eskolako frontoian

'Zutik' filma eskainiko dute Kontzejuzarrean

ZORNOTZA

Martxoak 31

19:00etatik aurrera, kantu-poteoa herriko tabernetan eingo taldearen eskutik

3:30ean Badator Korrika, Kortederratik sartuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!