“Durangon gaude. Martxo amaiera da, eta zutik gaude. Zutik, eta 85 urtetako faxismoaren sarraskiaren gainetik biziraun duen herri baten partaide. Zutik, eta bere askatasuna borrokatzeko prest jarraitzen duen mugimenduaren eroale”, horrela hasi dute aurkezpen ekitaldia dinamikako kideek.
Dinamikako bultzatzaileek Durangon azaldu dutenez, gaur aurkeztutakoak hurrengo hilabeteetan askotariko txoko, herri eta eremuetan isla izango du. “Bizkaiak bere baitan duen memoria borrokaren balioaren erakusleiho”.
Bukatzeko, hitzordu “garrantzitsuenaren” berri eman dute. Ekainaren 18an Bilbon egingo dutena. “Data gorde, izango garena gure esku dagoela ohartzeko plaza izango baita”.