Mankomunitateak Gizarte Larrialdietarako 881 laguntza eskari kudeatu zituen iaz. Guztira milioi bat euro baino gehiago banatu zituen beharrizana zuten Durangaldeko herritarren artean. Laguntzok Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak dira, eta Jaurlaritzak berak 787.000 euro baino gehiago bideratu zituen laguntzetara. Mankomunitateak, bestalde, 214.000 euro ipini zituen. Eskatzaileen artean, durangarrak, berriztarrak, abadiñarrak eta elorriarrak izan ziren nagusi.
Aurtengo ekitaldiari begira, irizpideek ildo beretik jarraituko dute. Jaurlaritzak 781.000 euro baino gehiago zuzendu ditu Mankomunitatera. Eta Mankomunitateak berak baliabide propioak erabiliko ditu eskariek halantxik eskatuko balute. Mireia Elkoroiribe Mankomunitateko presidenteak "konpromiso sendoa" agertu du "gizarte zerbitzuekin zerikusia duten eremu guztietarako baliabideen hornidura hobetzeko". "Lehentasuntzat" jo ditu Gizarte Zerbitzuak.