Oihana Azkorbebeitia Bizkaiko txapeldun mendi lasterketetan

Anboto 2022ko mar. 19a, 19:43

Argazkia: Xabi Agirre.

Garazi Sampedro atxondarra laugarren sailkatu da proban.

Gaur, martxoak 19, Bizkaiko Mendi Federazioko bakarkako eta taldekako txapelketak jokatu dira Bedian, Kolazinoko Mendi Egunaren VI. edizioan. Lasterketa 24 kilometrokoa izan da, 1.700 metro positiboko desnibelekoa, eta 300 korrikalarik baino gehiagok parte hartu dute. Nesketan, Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarra nagusitu da (2.34.27), Malen Osa oñatiarra sailkatu da bigarren (2.36.45), eta Andrea Garay gasteiztarrak egin du hirugarren (2.47.52). Garazi Sampedro arineketalari atxondarra laugarren helmugaratu da (2.48.06). Mutiletan, Asier Larruzea gueñestarrak irabazi du (2.10.46), Hodei Samaniego sestaoarra izan da bigarrena (2.11.49), eta Imanol Goñi natxituarra hirugarrena (2.13.57). Gaurko proba Bizkaiko Kopako lehenengoa ere izan da, eta, beraz,  Azkorbebeitia eta Larruzea kopako lider ipini dira nesken eta mutilen sailkapenean, hurrenez hurren. 24 kilometroko lasterketaz gainera, 16 kilometroko proba laburragoa eta mendi martxa ere egin dituzte Bedian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!