Hori bakarrik ez, euren azken liburu eta diskoetako abesti eta poemak ere eskaintzen dituzte 'Oraindik, orain eta oraingoz' ikuskizunaren emanaldietan; ikuskizunerako propio sorturiko piezak ere erakusten dituzte. Hain zuzen ere, Poesiaren Nazioarteko Eguna izango da martxoaren 21ean, eta horren barruan antolatu dute emanaldi berezi hau. Ikuskizuna 19:00etan hasiko da eta doakoa da.
Ibilbide propiodunak
Jon Basagurenek musikaren munduan egin duen ibilbidea oparoa da. 2012an Izaki Gardenak taldea sortu zuen eta dozenaka kontzertu eskaini ditu ordutik hona; taldeak hiru disko kaleratu ditu. Iñigo Astizek hainbat liburu kaleratu du, poesia batez ere. 2020an Euskadi Literatura Saria jaso zuen Joemak eta Polasak liburuagaitik. Urtebete lehenago, Lauaxeta Saria jaso zuen Analfabetoa poema bildumagaitik.