Ukrainaren aldeko kontzertu solidarioa Vanessa Goikoetxearen eskutik Durangon

Jone Guenetxea 2022ko mar. 18a, 12:00

Durangaldean hainbat ekimen antolatu dute gerratik ihesi doazen errefuxiatuei laguntza emateko.

Vanessa Goikoetxea soprano durangarrak kontzertua eskainiko du zapatuan Begoñako basilikan. Bestalde, domekan, martxoak 20, 18:00etan, Durangoko Andra Mariko basilikan abestuko du Miriam Cepeda organista bidelagun izango duelarik. Sarrera librea izango da eta donazioa eskatuko dute gerrako biktimei laguntzeko. Batutako dirua Caritas eta Save The Children elkarteei emango dietela azaldu du sopranoak.

Mallabitik Ukrainara
Beste herri batzuetan ere laguntza batzen hasi dira. Mallabiko Udalak, Lurraldebuseko gidariekin lankidetzan, Ukrainarako hainbat elikagai eta material biltzeko kanpaina hasi du. Gune bi prestatu dituzte elikagaiak, higiene artikuluak eta hotzerako materiala (lo-zakuak, mantak…) batzeko: udaletxean 10:00etatik 14:00etara, eta kultur etxean16:00etatik 19:00etara. Herritarrei parte hartzeko deia egin diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!