Las Hurdeseko (Caceres, Extremadura) Kilometro bertikalaren zortzigarren aldia Espainiako txapelketa izan da aurten eta hantxe aritu da Euskal Selekzioa hainbat korrikalarigaz. Taldeka, Oier Ariznabarreta durangarra, Javi Goitia, Hodei Samaniego eta Jose Miguel Hernando bigarren tokian sailkatu dira. Azpimarratzekoa da promesen mailan Gontzal Murgoitiok egindako lana ere. Korrikalari elorriarra laugarren tokian sailkatu da.
Euskal Selekzioko gainerako kideei dagokionez, Aitor Ugarte txapeldun geratu da gazte mailan. Emakumeetan ere txapeldun izan dira taldeka Onditz Iturbe, Ainara Urrutia, Ainara Uribarri eta Maite Maiora.