Manifestazio jendetsuena Durangon egin dute, ‘Zapaltzen gaituen sistemari sua’ lelopean. Uholde moreak kaleak hartu ditu, eta ibilbide osoan zehar borroka feministaren aldeko, eta kapitalismoaren eta patriarkatuaren aurkako oihuak entzun dira. Durangaldeko herri gehienetan errepikatu dira irudi hauek.
Erakundeek ere mobilizazioetara deitu dute goizean, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta.