Goreti Barrutieta eta Manex Pujana Euskadiko Selekzioarekin aritu dira asteburuan

Anboto 2022ko mar. 8a, 10:31

Manex Pujana eta Goreti Barrutieta Euskadiko selekzioagaz. (Argazkia: www.durangorugby.eus)

Durango Rugby Taldeko (DRT) jokalariek lagunarteko partidu bat jokatu zuten Biarritzen.

Manex Pujanak (Abadiño, 2006) zazpi urte daramatza DRTn eta lehenengo aldiz Euskadiko selekzioarekin jokatzeko aukera izan zuen asteburuan. “Esperientzia oso polita izan da. Guk ez genuen elkar asko ezagutzen eta gutxitan entrenatu gara elkarrekin; beraz, pixka bat kostatu zitzaigun, baina partida polita izan zen”, adierazi du Pujanak DRTren webgunean. Goreti Barrutietak (Iurreta, 2007) ere balorazio positiboa egin du. “Larunbatean oso urduri nengoen, baina ez zen hain txarto joan eta esperientzia bikaina izan da”, adierazi du. Barrutietak zortzi urte daramatza DRT klubean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!