Martxoak 8

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako aldarria kalera aterako dute gaur Durangaldean

Anboto 2022ko martxoaren 8a

Artxiboko irudia.

Gaur elkarretaratze eta mobilizazioak izango dira Durangaldean, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako aldarria kalera ateratzeko.

M8KO HITZORDUAK

ABADIÑO:

  • Jabekuntza eskolako afrikar perkusioko taldearen erakustaldia.16:45ean Matienako kiosko plazan / 19:30ean Zelaietako Ferialeku plazan.
  • 17:30 Itaiaren mobilizazioa, Ferialekuan. 
  • 18:30: Aldarrikatu emakumeen eskubideak eta berdintasuna. Manifestazioa Txanporta plazatik

BERRIZ:

  • 19:00 M8 Berrizko Martxa! Udaletxetik Olakueta Plazara.
  • 19:30 Azken dantza Olakueta plazan.

DURANGO:

  • 18:30 Itaiaren manifestazioa, Ezkurdiko plazatik hasita.
  • 19:00 Martxoak 8 plataformaren manifestazioa, Andra Maritik hasita.

ELORRIO: 

  • Goizean zehar hezkidetza kalera. Ganondon, frontoian eta plazan.
  • 17:30 Itaiaren mobilizazioa, plazan. 
  • 18:30 Elorrioko Asanblada Feministak deituta manifestazioa. Herriko plazatik hasita

IURRETA:

  • 11:45-12:30 Kate morea, ikastetxeetatik herrigunera.
  • 12:30 Irakurketa Askondoko karpan
  • 13:30 Emakumeen bazkari autogestionatua
  • 18:00 Emakumeen Nazioarteko Egunaren Adierazpenaren Irakurketa, Askondon. Ondoren, bertan bildutako herritarrekin kate morea osatuko da herriko kale nagusienetatik zehar, Askondon hasita.
  • 18:45 Iurretako blokea Durangoko manifestaziora.

MALLABIA:

  • 13:00 Kontzentrazioa udaletxe aurrean.

MAÑARIA: 

  • 19:00 Enkartelada Herriko plazan.

OTXANDIO: 

  • 10:30 Batukada feminista plazara. Eskolak antolatuta.
  • 11:00 Eskolako ikasleen manifestuaren irakurketa udaletxean.
  • 17:30 Itaiaren mobilizazioa, plazan.
  • 18:00 Ume, gazte eta helduok plaza feminismoz jantzi.
  • 19:00 Kontzentrazioa.

ZALDIBAR: 

  • 11:30 Elkarretaratzea plazan.
  • 12:00 Mosaikoa plazan
  • 18:00 Buruberoki tailerra udaletxeko plazan.
  • 19:30 Manifestazioa udaletxeko plazatik hasita.

ZORNOTZA: 

  • 12:00 Kontzentrazioa eta adierazpen instituzionala udal plazan.
  • 16:00 - 20:00 Mugimendu feministak deituta erreferenduma egingo dute: Emakumeen* etxea sortzearen alde zaude?
  • 18:30 Manifestazioa herriko plazatik hasita.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!