Kontsumitzaileen bulegoak 1.105 erreklamazio tramitatuta zarratu zuen iazko urtea

Anboto 2022ko mar. 7a, 10:57

Mankomunitatearen kontsumo bulegoa, Durangoko Askatasun Etorbidean.

Kexen %29 telekomunikazioei loturikoak izan ziren.

Mankomunitateko Kontsumitzaileen bulegoak iazko urtearen balantzea egin du. Urtea 1.105 erreklamazio tramitatuta zarratu zuen eta telekomunikazioei loturiko kexak izan ziren horien guztien %29. Gainera, kontsulta kopurua jaitsi egin da 2020tik. 2.559tik 2.089ra jaitsi da. Bigarren postuan bidaiei loturiko kexak egon dira: %21. Horren atzetik etorridira finantza-erakundeekiko erreklamazioak (%12,67), honidura (%9.86), internet bidezko erosketak (%9,5), ibilgailuen salmenta eta konponketa (%3,5), aseguruak (%3,26). Tramitatutako 1.105 erreklamazioetatik 687 Durangoko pertsonek hasi zituzten, 159 Abadiñokoek eta 67 Berrizkoek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!