Bizkaiko autoeskolek grebari eutsiko diote 29 greba egun eta "patronalaren erantzun ezaren aurrean"

Anboto 2022ko ots. 25a, 15:17

Gaur goizean Landakon elkarretaratzea egin dute Bizkaiko autoeskoletako hainbat ordezkarik.

Hitzarmen "duin" baten alde mobilizazioak eta lanuzteak egiten hasi ziren iazko ekainean Bizkaiko autoeskoletako langileak. Duela 12 urte iraungi zitzaien hitzarmena, eta hori berriztea eskatzeko mobilizatzen hasi ziren.  Langileek besteak beste hau eskatzen dute: soldatak erregularizatzea, ordutegiak hobeto antolatzea eta sexu arrakala amaitzea.

Astebeteko greba gaur amaitzekoak ziren, baina ELA sindikatuak jakitera eman duenez, "patronalak negoziatzeko borondate falta nabarmena" du. Beraz, langileek mobilizazioekin aurrera jarraitzea erabaki dute. Beste astebetez luzatzea erabaki dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!