Sindikatuek giza baliabide gehiago eskatu dizkiote Osasun Sailari. Osakidetzak baliabideak ipintzeari "uko" egin diola adierazi dute, eta "tamalgarritzat" jo dute Gotzone Sagardui sailburuaren kudeaketa. "Zuzendaritza honek osasungintza publikoa hondatzen eta pribatizazioa bultzatzen du. Horren ondorioz, herritarrek eta profesionalok eskatzen dugun kalitatea murriztu egiten da", kritikatu dute. Manoli Cruz SATSE sindikatuak Durangaldean duen ordezkarietako bat da. Bere berbetan "masiboa" izaten ari da grebaren jarraipena, "oso zabala" Durangaldean.
Bihar, Bilbon egingo dute manifestazioa. Mobilizazioak 12:00etan irtengo du Jesusen Bihotzetik. Astelehenerako beste greba egun bat deitu dute.