Mankomunitateak kirolari eta jasangarritasunari loturiko proiektu bi aurkeztu ditu Udalsarean

Anboto 2022ko ots. 24a, 13:25

Jarduera fisikoaren bidez osasuna hobetzeko programa (MOBI Durangaldea) eta bizikletaren eguneroko erabilera sustatezko proiektua (Cycle Friendly Employer) aurkeztu ditu.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerrien Udalsarea 2030 plataformak topaketa egin du goiz honetan Bilbon, eta bertan izan da Mireia Elkoroiribe Mankomunitateko presidentea. Topaketan Agenda 2030ari loturiko akordio berria aurkeztu dute, eta horren arabera, bertara batuko dira udalerriez gaindiko erakundeak. Tartean Durangaldeko Mankomunitatea. Hori dela eta, Elkoroiribek eskualdean garatzen ari diren proiektu biren aurkezpena egin du bertan. Jarduera fisikoaren bidez osasuna hobetzeko programa (MOBI Durangaldea) eta bizikletaren eguneroko erabilera sustatezko proiektua (Cycle Friendly Employer) aurkeztu ditu. "Proiektu horiekin erakutsi gura dugu posible dela hori eskualde-ikuspegitik egitea, udalen partaidetzarekin eta beste eragile sozial eta ekonomiko batzuen inplikazioarekin" azaldu du Mireia Elkoroiribek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!