Topaketak astelehenetik eguaztenean izan dira Lleidan (Katalunia) eta Nekazaritzako Test Espazioen Sareak (RETA) deitu ditu. Nekazaritzako test-espazioak nekazaritza-jardueran pixkanaka sartzea errazteko programak dira. "Erreminta berriak dira", zehaztu dute Urkiola Landa Garapenetik, ohar batean. "Izan ere, tradizionalki, nekazaritza-enpresak belaunaldi batetik bestera aldatu izan dira familia-eremuan. Joera hori aldatu egin da azken urteetan. Nekazaritzako agente berriak dira, nekazaritzaren edo abeltzaintzaren munduan sartzeko borondatea duten, baina landan sustrairik ez duten ekintzaileak".
Horrela, RETA nekazaritzako test guneak sustatzen dituzten erakundeak dinamizatzeko, laguntzeko proiektua da. Eta lan jardunaldi honetan amankomunean jarri dira mahai gainean garrantzitsuenak diren ideiak, kezkak, espektatibak... Datozen hiru hilabeteetan ( hilabetean behin) ateratako ideia horiek sakontzeko batzarrak egingo dira.
Udaberri honetan Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak 'Haztegia' izeneko
nekazaritza test espazioa jarriko du martxan Berrizen.
Urkiola Landa Garapenerako Alkarteko kideak Nafarroako, Extremadurako, Kataluniako eta Balearetako beste haztegi proiektuetako jendearekin alkarlanean aritu dira. Ideia da sare bat sortzea haztegien proiektuak zabaltzeko.