Toledoko (Gaztela-Mantxa, Espainia) nazioarteko arte martzialen openak mailako handiko klubak eta borrokalariak batzen ditu urtero. Aurten, esaterako, Kolonbia, Alemania eta beste hainbat estatutako 24 klubek parte hartu dute.
Durangoko Wado-Kan izan da parte hartu duen klubetako bat. Guztira, 40 domina eskuratu dituzte. 18 domina urrezkoak izan dira: Daniella Alonso, Maite Carla de Audicana, Almudena de la Puente, Lier De Miguel, Ghetary Ibarretxe, Zihara López, Naroa Martínez, Nora Rodrigo eta Onintze Merínen artean irabazi dituzte.
Zilarrezko domina lortu dutenen zerrenda ere zabala da: Jon Albisu, Irene Barajas, Ainhoa Bilbao, Maite Carla De Audicana, Lier De Miguel, Dabid Gaztelurrutia, Zihara López, Itzal Merín, Alaia Parada, Sare Salas, Claudia Seoane eta Onintze Merínen artean eskuratu dituzte.
Azkenik, brontzezko makina bat domina irabazi dituzte Jon Albisu, Goiatz Gaztelurrutia, Pablo Gurtubay, Yannet Iglesias, Gethary Ibarretxe, Naroa Martínez, Zaira Nodar eta Maria Isabel Parejoren artean.