Gorakadaren 'Zuhaitzak landatzen zituen gizona' ikuskizuna saritu dute Feten azokan

Anboto 2022ko ots. 22a, 09:44

Zuhaitzak landatzen zituen gizona lanak dramaturgia onenaren saria jaso du Feten Gijongo Arte Eszenikoen Europako Azokan. Atzo egin zuten sari banaketa, Gijonen bertan. Jose C. Garciak eta Kike Diaz de Radak jaso zuten saria. 

Jean Gionoren lan baten egokitzapena da Zuhaitzak landatzen zituen gizona obra. Elzeard Bouffierren istorioa jasotzen du, hain zuzen ere. Bizitzaren suntsipenaren aurkako mezu sutsua du; Proventzako eremu zabal batean zuhaitzak landatzen aritu zen protagonista urte askoa, eta eremu suntsitua bizitzaz beteriko gune bilakatu zuen.

Gorakada erreferentziazko konpainia da Euskal Herrian zein Espainian, eta hainbat sari jaso ditu bere ibilbidean zehar. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!