Mankomunitateak pauso bat gehiago eman du bizikletaren eguneroko erabilera bultzatzeko proiektuan, Durangaldea estrategia: Lehen CFE Lurraldea - Cycle Friendly Employer egitasmoan. Bizikleta elektriko bi lortu eta Mankomunitateko beharginen eskura ipini ditu. Bizikletetako bat Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren egoitzan egongo da. Bestea, Gizarte Zerbitzuen egoitzan. Mireia Elkoroiribe Mankomunitateko presidenteak adierazi duenez, frogatuta dago Mankomunitateko bulego batetik besterako distantziak eta denborak laburragoak eta atseginagoak izan ohi direla bizikletaz.