Gaitasun digitalak lantzeko ikastaroak langabeentzat

Anboto 2022ko ots. 14a, 10:05

Behargintzak 40 orduko ikastaro bi eskainiko ditu, ahal dela goizetan. Martxoan ekingo die saioei.

Behargintzak lanik barik dauden herritarrentzako ikastaro bi antolatu ditu. Gaitasun digitalei buruzkoak dira biak. Lehenengoan oinarrizko ezagutzak landuko dituzte: ordenagailarekin egin beharreko funtsezko eragiketak, Lanbiderekin egin beharreko izapideak, Googleren tresnak eta Curriculum Vitaearen lanketa. Ikastaro aurreratuak, bestalde, Infojobs, Infoempleo, Zoom eta Skype bideokonferentzia sistemak eta Linkedin landuko ditu, besteak beste. Ikastaroetan izena eman gura duenak behargintza.mdurango@bizkaia.org helbidera eta 946232522 telefonora jo beharko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!