Eusko Jaurlaritzak gutuna bidali die gaur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeei. Bertan jakinarazi du patioetan eta aire zabaleko jardueretan maskara derrigorrez erabili beharra zioen neurria indargabetu egin dutela. Era berean, eskolaz kanpoko jarduerak Gabonetako oporren aurreko prebentzio-neurri berdinetan berraktibatu dituzte. Jaurlaritzak gutunean adierazi duenez, omicron aldaerak sortutako egoera pandemiko konplexuaren ondoren, beheranzko kutsatze-joera "egonkortu" da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Dena dela, Jaurlaritzak "erne" egoten jarraitzeko eskaria egin die ikastetxeei. Aireztapen egokia eta ikasle taldeen kudeaketa egokia mantentzea eskatu du. Era berean, maskara barrualdeetan erabili behar dela gogorarazi du.