Durangaldeko Itaia antolakundeak prest dauka Martxoaren 8rako mobilizazioa. Manifestazio bat eginda Durangoko kaleak zeharkatuko dituzte Emakume langileen askapenerako sozialismoa eraiki! lemapean. Emakumeen antolakunde sozialistak "zapalkuntzarik bako gizarte batera" joateko pausoak eman behar direla azpimarratu du. "Azken urte hauetan berdintasunaren aldeko politika ugari martxan ipini diren arren, eta horien aldeko zentzu komuna gero eta nabarmenagoa den arren, emakume langileen egoera ez da aldatu", diote. "Hori dela eta ezinbestekoa da gizartean errotiko aldaketa bat ematea", gaineratu dute Itaiako kideek.