COVID ziurtagiria bihar indargabetuko dute

Anboto 2022ko ots. 3a, 17:21

Bihartik aurrera ez da COVID pasaporterik beharko gaueko aisialdia eskaintzen duten establezimenduetara eta 50 lagunetik gorako jatetxeetara sartzeko.

"Pandemiaren egungo bilakaera epidemiologikoa eta sanitarioa ikusita, baina batez ere EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezezkoa eman ondoren", Eusko Jaurlaritzak bihar bertan indargabetuko du COVID ziurtagiriaren eskakizuna. Berria hedabideetara bidalitako ohar batean jakinarazi du Jaurlaritzak. Horrenbestez, bihartik aurrera ez da ziurtagirik beharko gaueko aisialdirako, ez eta 50 lagunetik gorako jatetxeeta sartzeko. 

Dena dela, Osasun Sailak prebentzio eta autobabes neurriak betetzen jarraitzea eskatu du, "norbanakoaren erantzunkizuna" delakoan "kutsaduraren hedapena saihesteko lehen mailako bermea". Era berean, Jaurlaritzak gogoratu du COVID ziurtagiriak indarrean jarraitzen duela Europar Batasuneko estatuetara joateko.

Aste honen hasieran, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusiak ez zuen COVID ziurtagiriaren erabilera luzatzeko eskaria onartu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!