Euskadiko Auzitegi Nagusiak COVID ziurtagiriaren luzapena indargabetu du

Anboto 2022ko ots. 1a, 12:30

Auzitegiaren arabera, Jaurlaritzak ez du ziurtagiriaren eraginkortasuna behar bezala justifikatu. 

Jaurlaritzak joan zen astean horretarako baimena eskatu arren, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusiak ez du COVID ziurtagiriaren iraupena luzatzea baimendu, eta atea zarratu dio ziurtagiriaren erabilera hoteletara zabaltzeko aukerari. Euskadiko Auzitegiaren arabera, Eusko Jaurlaritzak ez du ziurtagiria  eraginkorra denik eta kutsatzeak ekiditen dituenik behar bezala justifikatu. "Aurreko aldietan aurkeztutako eskari ia berdina" egin du Jaurlaritzak, eta ez dio neurriaren "proportzionaltasun, beharrizana eta, batez ere, egokitasuna" behar bezala justifikatu. Eusko Jaurlaritzak otsailaren 13ra arte luzatu gura zuen COVID ziurtagiria, eta haren erabilera hedatu gura zuen hoteletara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!