Eusko Jaurlaritzak ohar batean jakinarazi duenez, COVID ziurtagiriaren indarraldia luzatzeko baimena eskatu diio Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari. Jaurlaritzaren esanetan, ospitaleetako oheen okupazio indizeak eta zirkulazio epidemikoaren intentsitateak "beharrezkoa" egiten dute ziurtagiriaren luzamendua. Auzitegi Nagusiak eskaria ontzat emango balu, Jaurlaritzak hoteletara eta joko-aretoetara zabalduko luke ziurtagiriaren erabilera. Epaileek datorren astean eztabaidatuko dute gaia eta orduan kaleratuko dute erabakia. Bestalde, Labi batzordeak orain arteko neurri murriztaileak indarrean mantentzea erabaki du. Besteak beste, ostalaritzak 01:00ean zarratu beharko ditu ateak.