Lehiaketara aurkezturiko lana sormen lan bat edo dibulgazio lanbat izan daiteke. "Historia, gizartea, kultura, hizkuntza, ekonomia, ondarea, lurraldea, turismoa, musika... Lana euskara hutsean aurkeztu behar da, jatorrizko lana eta lau formatutan aurkeztu ahal izango da: artikulua, posterra, ikus-entzunezkoa edo podcasta", azaldu dute Gerediatik ohar baten bidez. Lana bakarkakoa zein taldekakoa izan daiteke, baina eskatzaileak Durangaldean bizi edo ikasi beharko du.
Epaimahaia Iruri Altzerreka zuzenbide ikasleak, Helene Sanchez bioteknologian graduatuak eta Liher Larrañaga Ikus-entzunezko komunikazioa ikasitako gazteak osatuko dute. Apirilaren 30ean egingo den Ikerlari Gazteen Topaketan aurkeztuko dira saria jasotzen duten lanak. Durangaldeko Mankomunitateak babestu du ekimena.