Jaurlaritzak eskola kirola baimendu du

Anboto 2022ko urt. 25a, 16:02

Bariku honetatik aurrera eskolen eta kluben arteko kirol lehiaketak jokatu ahalko dira ostera ere.

Eusko Jaurlaritzak eskola kirola baimenduko du bariku honetatik aurrera, eskolaz kanpoko ekintzei buruzko debekua altxatu ondoren. Osasun Saila Kultura eta Hezkuntza Sailekin batu da goiz honetan, eta bertan jakinarazi du eskola kirola ostera ere baimentzeko aukera. Orain, Eusko Jaurlaritzak Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Aldundiei helaraziko die debekua altxatu izanaren erabakia, azken hauek baitira eskola kirolari dagokion eskuduntza dutenak.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!