Eusko Jaurlaritzak erabakiko du zein espetxetara lekualdatuko duten Reta; Basaurira (Bizkaia), Martutenera (Donostia) edo Zaballara (Araba) mugituko dute. Asier Garcia, Imanol Miner, Lierni Armendariz, Bittor Franco, Gotzon Aranburu eta Xabier Zabalo dira Iñaki Retagaz batera Euskal Herriko espetxeetara ekarriko dituzten presoak.
Iñaki Reta elorriarra 2015ko uztailean atxilotu zuten, Frantzian. Egun Madrilgo Soto del Real espetxean dago preso, Espainian.