Auto istripu bi gertatu dira AP-8 autopistan

Abadiño eta Iurreta parean jazo dira istripuak.

Gaur, 08:00 inguruan, ibilgailu batek istripua izan du AP-8an, Abadiño parean eta Irunerako noranzkoan. Ez du zauriturik eragin. Une honetan garabia autoa errepidetik erretiratzen ari da eta auto ilarak daude.

Istripu horrez gainera, orain minutu gutxi beste bat ere gertatu da AP-8an, Iurreta parean eta Bilborako noranzkoan. Ibilgailu baten baino gehiagoren arteko istripua dela informatu dute Ertzaintzako iturriek. Ez du zauriturik eragin. Garabia bertaratu da autoak erretiratzeko eta auto ilarak daude.

Durangaldeko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bitartez jaso gura dituzu? Hauek dira bi aukerak.

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @anbotokomunikabideak kanalera.