Eguenetik domekara bitartean 798 positibo berri atzeman dituzte Durangaldean

Urtarrilaren 13tik 16ra 798 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte eskualdean. Horietatik 267 Durangon, 170 Zornotzan, 84 Elorrion, 75 Abadiñon, 61 Berrizen, 48 Zaldibarren, 44 Iurretan, 18 Atxondon, 13 Mañarian, 9 Otxandion, 7 Mallabian eta 2 Garain. 

Azken lau egunetan 26.068 kutsatu berri detektatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 780 pertsona daude koronabirusaz ospitaleratuta. 143, Zainketa Intentsiboen Unitatean.

Durangaldeko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bitartez jaso gura dituzu? Hauek dira bi aukerak.

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @anbotokomunikabideak kanalera.