Beharginek salatu dute lanez "gainezka" daudela eta "arazo larriak" dituztela pazienteak artatzeko. Elkarretaratzeak Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta egin dituzte eta zenbait eragile batu dira euretara: pentsiodunen mugimendua eta EH Bildu, besteak beste. Azken honek adierazi du "ezin sinistukoa" dela egoera. "Pandemiagaz osasun egoera publikoa indartu barik, oraindino gehiago ahuldu" dela salatu dute.