Eguenetik domekara bitartean 1370 positibo berri atzeman dituzte Durangaldean

Anboto 2022ko urt. 10a, 14:21

Urtarrilaren 6tik 9ra 1370 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte eskualdean. Horietatik 469 Durangon, 495 Zornotzan, 132 Abadiñon, 90 Elorrion, 87 Berrizen, 81 Iurretan, 31 Zaldibarren, 30 Mallabian, 18 Otxandion, 11 Atxondon, 9 Mañarian, 5 Garain eta 2 Izurtzan.

Azken lau egunetan 93.832 test egin dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan eta euretatik 38.168 positiboak izan dira. Gaur, guztira 796 lagun daude ospitaleratuta Osakidetzan, euretako 142 Zaintza Intentsiboetako Unitatean. 

Hona azken 14 egunetan Durangaldean atzeman diren positibo kopuruen taula: 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!