[ARGAZKI GALERIA] Presoen eskubideen aldeko kontzentrazioak egin dituzte Durangaldean

Anboto 2022ko urt. 8a, 20:10

Pandemiaren egoera tarteko, Sarek deituta Bilbon egin ohi den manifestazio jendetsuaren ordez mobilizazioak herririk herri egin dituzte. 

Durangaldeko hainbat herritan kontzentrazioak eta manifestazioak egin dituzte gaur arratsaldean. Mobilizazioaren aurkezpenean Sarek azaldu zuenez, hiru aldarri nagusi egin dituzte. "Euskal preso guztiak Euskal Herriratzea salbuespenik gabe eta gehiago atzeratu gabe, presoak bigarren gradutik hirugarrenera pasatzeko aukera desblokeatzea, eta bizikidetzaren eta bakearen alde aurrera egiten jarraitzea, erantzukizunez, errespetuz eta enpatiaz". Abadiñon, Atxondon, Durangon, Elorrion, Iurretan, Mañarian, Zaldibarren eta Zornotzan manifestazioak eta elkarretaratzeak egin dituzte gaur arratsaldean. 

Mallabiko kontzentrazioa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!